XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Globoen sokatxoei irmoki heltzen zien.

Ez zion utzi nahi haizeari globoak eramaten eta azkenean globo eta guzti eraman zuen haizeak.

Eta Nikaxio? Non zegoen? Han egon balitz ez zitzaion neskatilari gertatu zitzaiona gertatuko.

Ba, Nikaxio, loreak barrura sartu bezain azkar, parkera abiatu zen korrika.

Haizea oso lagun txarra da globo saltzaileentzat.

Horregatik zihoan, korrika eta presaka, globoak hustu eta jasotzera.

Baina beranduegi heldu zen.

Enparantzan ez zegoen inor.

Bere egurrezko karrotxoa mila puska eginik.

Txanponak ere han zeuden lurrean banaturik.

Garrasi larri batzu entzun zituen eta gora begiratu zuen.

Erabat beldurturik eta ahozabalik begiratzen zion goruntz zihoan neskatilari.

Eskuak aurpegira eraman eta nigar egiten zuen.

Bai, hamalau urtez geroztik nigarrik egin ez zuen gizona zerura begira jarri eta nigarrez... Ez zen gutxigotarako.

Globoek ez zioten penarik ematen, neskatilatxo hark ematen zion min bihotzean.

Bere inguruan begiratu zuen eta animarik ere ez.

Eta Nikaxio bakarrik, balantzaka, bere buruari zutik ezin eutsirik.

Erdi zoraturik, bere buruarekin hizketan hasi zen: - Akabo gure neskatila, hainbeste maite nuen aingerutxoa... Akabo betiko! Zer egin behar dut (...).